Páginas

miércoles, 14 de marzo de 2012

URAREN ERABILERA ONA IZAN EZAZU

Bizitzeko, ura, ezinbesteko baliabide naturala da, baina baita baliabide urria ere. Gainera,
nahiz eta planetaren hiru laurden ura izan, zati minimo batek bakarrik balio du giza
kontsumorako. ¿Ba al zenekien, soilik olio goiladakara batek, edateko milaka litro ur txar
bihur ditzakeela?
Gaur egun, egunean, pertsonako 200 litro ur kontsumitzea balioesten da, garrantzitsuak
diren banaketa arazoak kontuan hartuz. Ura, putzu eta urtegietatik dator, eroanbide
handietan garraiatuz, ura tratatzeko lekuetan ura edangarri bihurtuz, eta ondoren, urandeletara
igoaz, non, handik, etxebizitza guztietara banatua izango den konduktu sare
fin baten bitartez. Edangarria den ur honen produkzio eta garraioaren prozesua
konplexua eta garestia da. Gainera, kontsumitzen dugun ur guztia, azken batean, euri
uretik dator, eta honengatik, lehorte garaietan murrizketak jasateko arriskua dago.
Gure etxebizitzetan sartzen den uraren gehiengo handi bat hondakin eran ateratzen da
kontaminatzaile ugarirekin, araztegietara bidean. Araztegi hauek, kontaminatzaile
organikoak bakarrik neutralizatzeko diseinatuak daude, eta ez botatzera ohituak gauden
konposatu toxikoei aurre egiteko, era honetara, arazketa prozesuak ahalmena galduz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario